Navajo indiarren herrialdean naturaren mirari hau aurkitzen da, Tsé Bii«Ndzisgaii» (Arroketako Harana) deitzen diote. Mundu osoan Monument Valley bezala ezagutzen da eta film askoren eszenatoki izateagatik ospetsua da. Uztaileko goiz hotz bat zen, parke nazionalaren barruan gaua autoan igaro ondoren, goizaldea jo zuen, eguna argitu baino lehen bezperan ikusitako lekurako bidean jarri nintzen. Behe-hodei batzuen eraginez, egunsentiaren argitan paisaiak kolore ikusgarriak hartu zituen. Inoiz ahaztuko ez dudan une bat, dudarik gabe!.