ENEKO

Gasteizen jaioa. Gasteizko arte eta lanbide eskolan Koldo Mendaza maisuarekin argazkilaritza ikasteko zortea izan nuen, klase bakoitzean erakusten zuen lanarekiko maitasuna kutsatu baitzidan. Kontzertuetako erretratuak eta argazkiak egin ditudan arren, hasiera-hasieratik gehiago erakarri ninduen naturari eta bidaiei buruzko argazkigintzak, ziurrenik mendiarekiko nuen maitasunagaitik.  Naturako argazkilaritza nire yoga partikular bihurtu da. Espero dut nire lanaren lagin txiki hau zuen gustukoa izatea eta une batez argazkiak ateratzen ari naizenean sentitzen dudan lasaitasun eta bake horretan murgildu ahal izatea.

Argazki guztiak © Eneko EspinoBluekeak egina